San Inazio eguneko bazkaria Etxeberrietako jaietan

Hitzordua ostiralean izango da arratsaldeko 14:00tan. Hestekiak, entsalada, zikiroa, bonba eta izozkia. Horixe izango da helduen menua, 35 euroko prezioan. Txalakan eta Itxason eman behar da izena. Haurren menua, aldiz, 15 eurokoa izango da.

Egun horretan omenaldia eta dantzaldia izaten da. Jai Batzordeak deialdia luzatu du: "animatu eta parte hartu! giro jatorrean ongi etorria izango zara".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!