Beldarrain donostiarra eta Nogales debarra, garaile

Roberto Cabrejas memoriala egin da goizean, korrika aritzeko giro ederrean. Aurrealdean aritu diren lasterkariek erakustaldi ederra eman dute.

 

Gizonezkoetan Atletico San Sebastian taldeko Iñigo Beldarrain izan da azkarrena. Xabi Sanchez eta Jon de la Cuesta lasterkariek osatu dute podiuma. Emakumezkoetan Mintxeta taldeko Idoia Nogales debarra izan da onena. Atzetik iritsi da Saioa Martinez.

Ondoren egin da haur eta gaztetxoen lasterketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!