"Txokolo"ri eta Alazne Goiari esker ona azaldu zieten Etxeberrietako auzokideek

Pedro Manuel Irazu "Txokolo" eta Alazne Goia nabarmendu zituzten Etxeberrietako auzotarrek, atzo egin zuten herri bazkarian (bideoa, ikusgai).

Esker oneko ekitaldia aurkeztu zuen Ainhoa Aiertzaren hitzetan, "biek gauza bera erakusten digute: komunitate bat indartsua dela bakoitzak bere neurrian eskaintzan duenaren arabera. Eskarmentuak batetik, eta gaztetasuna bestetik, elkarrekin egiten dute auzo bat bizirik".  

Txokolok ezin izan zuen bazkarian parte hartu, osasun arazoak direla medio. Jai Batzordeko kideek jaso zuten hari zegokion oroigarria. (Argazkiak: Lander Laskibar).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!