Zumba eta sagardoa, arratsaldeko osagaiak Etxeberrietako jaietan

Arratsaldean hasita, sagardoa dastatzeko eta dantza egiteko aukera izan da auzuneko plazan. Ilunabarrean, berriz, afaria eta dantzaldia.

Ohi bezala, sagardoak erakarrita, andoaindar ugari elkartu da Etxeberrietan. Ohiko ekoizleez gain, etxekoena azpimarratu behar: Zatoneako sagardoa, hain zuzen.

Zumbako dantzariek dantzan jarri dituzte zaletuak. Hainbat gaztek bat egin dute ekimenarekin eta amaiera aldera "dantza borroka" egin dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!