San Inazio ereserkia, Etxeberrietako jaietan

Maiz hartzen dute gogoan San Inazioren ereserkia Etxeberrieta auzoko jaietan, danbor-joleek, herri bazkariko auzotarrek eta Olagaingo txistulariek batik bat. Aurten txistulariekin eta bazkarian egindako grabazioak, ikusgai.

 

Agustin Paskual Iturriagaren (1778-1851) hitzekin osaturiko abestia da, eta Nemesio Otañok (1880-1956) musikatua. Konpainia eta San Inazioren balentriak goraipatzeko egindako martxa da. Hona bere hitzak:

Inazio gure patroi handia

Jesusen konpainia

fundatu eta dezu armatu

ez da ez etsairik jarriko zaizunik

inolaz aurrean gaurko egunean

nahiz betor Luzifer deabrua

utzirik inpernua!

Zure soldaduak dirade aingeruak,

zure gidaria da Jesus handia

garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.

Ez dauka Fedeak, ez kristau nereak

ez dauka beldurrik inongo aldetik

Inazio hor dago

beti ernai dago

armetan jarria

dauka konpainia

txispaz armaturik

bandera zabalik,

gau eta egun

guk guztiok bakea dezagun,

beti gau eta egun

gau eta egun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!