San Esteban eguna, Goiburu auzoan

Bus zerbitzua Txalaka paretik abiatuko da: 10:30-14:00/16:00-21:00. Gautxoria: 22:30-O1:00.

Andoaingo landa eremuan gaurkoa da egun handia. Hori bai, ospakizun gehienak datorren asteburuan egingo dira. Hots, abuztuaren 7tik 9ra.

Abuztuak 3, astelehena

  • 11:00 Jaiei hasiera emateko suziri eta kanpaiak.
  • 11:30 Egun osoan, Andoaingo artisau azoka eta haurrentzako tailerra.
  • 12:00 Meza ermitan Andoaingo Alberto Agirre abesbatzarekin. Ondoren hamaiketakoa plazan. Plazan bazkaltzeko aukera izango da.
  • 16:30 Mus lehiaketa plazan. Izen ematea plazan bertan 16:15ean.
  • 17:00-20:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua. Plazan afaltzeko aukera izango da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!