Gogoan hartu dute Katto Amilibia kultur eragilea

Urtero legez, Katto Amilibia Ezeiza kultur eragile ezagunaren oroitzapenak bildu ditu hainbat senitarteko eta lagun, Etenetan, gaur goizean. (Ekitaldiaren argazki-sorta eta bideoa: Ianire Huizi).

Ez daukate ahaztuta 2012ko uztailaren 29an Pirinioetan istripuz hil zen Katto Amilibia Ezeiza, eta ekitaldi xume baten eskutik hartu dute gogoan Adarramendi ondoko zutarri megalitikoaren babesean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!