Asun jantzi-denda ateak ixtera doa

Kale Nagusiko Asun jantzi-dendak ateak betirako itxiko ditu, abuztuaren amaieran. Asun Diosdadok adierazi duenez, halabeharrez hartu behar izan du erabakia, aldatzen ari diren erosketa-ohiturak bultzatuta. 

Orain 36 urte, Asun Martinek -Asun Diosdadoren ama- ireki zuen haur jantzietan espezializatutako denda, Kale Nagusian; ordurako bost urte zeraman merkatuetan saltzaile gisa.

Handik urte batzuetara alabak hartu zuen negozioa.

Asun Diosdadok bihotzez eskerrak eman nahi dizkie urte guzti horietan dendarekin konfiantza jarri duten herritar guztiei.

2022ko abenduan, Asun Diosdadok Aiurrirekin eduki zuen elkarrizketa, irakurgai, hemen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!