Beilatokia gaur astelehenarekin, arratsaldez, eta bihar asteartearekin, goizez, egongo da irekita, Errekalden. Azken agurra, berriz, San Martin parrokian egingo zaio, asteartearekin, 18:30etik aurrera.
400 txokotatik euskarara dokumentala, Andoaingo herria sortu zeneko 400. urteurreneko ospakizunekin batera atondu zen. Espainiako estatutik Euskal Herrira, Andoainera migratu zuten hainbat andoaindarren testigantza jasotzen da bertan, batik bat.
Daniel Calvo oso gaztetan heldu zen Andoainera. Jatorrian ezagutu izan zuen errealitate tristea kontatu zuen orduan: bospasei seme alabeko familiak ohikoak ziren Villasarracinon eta Palentziako gainerako herrixketan, eta "gosea izugarria zen" 1936ko gerraostean, bere hitzetan. Gauzak horrela, ezinbestean, sorterria utzi eta lanpostuak baziren herrialdetara jo behar izan zuten Palentziako hainbat gaztek orduan. Bera izan zen horietako bat. Andoainera bizitzera etorri zenerako, bost herrikide bertan ziren jada. Calvoren hitzetan, Gipuzkoako zenbait enpresek prentsan iragarkiak jartzen zituzten, langileak behar zituztela jakinaraziz.
Donostian Maria Perez Bilabo ezagutu zuen; Cevico Navero (Palentzia) herritik Euskal Herrira migratu zuen emakumea. Ezkondu, eta hiru seme-alaba eduki zituzten: Mariano, Marian eta Begoña.
Hanbat andoaindarran bizipenak
2015eko azaroan estreinatu zuten 400 txokotatik euskarara ikus-entzunezkoa, Basteron. Izen bereko erakusketa ere zabaldu zuten orduan.
Daniel Calvoren bizipenak ez ezik, beste hainbat andoaindarrenak ere ikus-entzun litezke bertan. Horiek dira: Hilda Viña eta Jesus Lopez (Lugo), Inés Balbin (Jaen), Juan Moyano (Badajoz), Pako Perez (Caceres), eta Pilar Alvarez (Soria).
400 txokotatik euskarara dokumentala, osorik hemen: