Hain zuzen, Udalak, iazko irailaren 25ean egin zuen udalbatzan, Kaleberriko zubiari Grazia Garagorri izendapena ematea erabaki zuen. Era berean, Leitzaran ibaiaren ertzetik doan pasealekua, Andre Gobadagileen pasealekua izendatzea ere erabaki zuen.
Iosu Etxezarraga Ortuondo historialariak eman zuen aditzera Grazia Garagorri Andoaingo herritarraren historia krudela, 1629an gertatua. Hain zuzen, Andoaingo Udalak eta Udal Artxiboak bultzatzen duten Leyçaur17 aldizkarian, “Urak gainezka egite duenean. Indarkeria interpertsonala Andoainen Antzinako Erregimenean” ikerlanean egin zuen aipamena, 2024an.
Grazia Garagorriren gaineko informazio gehiago, hemen.
Emakume gobadagileen antzezpena
2024ko martxoak 8ko ekitaldien barnean, herriko emakumeek antzezpena egin zuten, iraganean, Leitzaran ibairen ertzean arropa garbitzen aritzen ziren Andoaingo gobadagileak gogoan hartuta.
