Plaza dantzekin gozatuko dute larunbat arratsaldean

Aurtengo Santa Krutz jaietan, plaza dantzak

Dantzak eta jauziak egingo dituzte arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 19:30era arte. Nafarroa plazan dute hitzordua, baina eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian egingo dute. 

Oinkada musika taldeak gidatuko du saioa. Bidasoaldeko eta Bortzirietako musikariez osatuta dago eta Hernaniko erromeri egunean parte hartu ohi dute.

Udalak eta herritar talde batek antolatu du ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!