"Eutsi Palestina!" elkartasun jaialdia ospatuko dute larunbat arratsaldean

"Eutsi Palestina!" lelopean, ekitaldiz beteriko elkartasun jaialdia antolatu dute urriaren 24an, larunbatarekin, arratsaldean. Mural kolaboratiboa, umeentzako tailerra, bertsoak, kata-kola... Palestinaren aldeko ekimenari amaiera emateko, Aire Eire eta Aidürü herriko taldeek musika emanaldia egingo dute, 18:30etik aurrera. 

BDZ Andoain taldeak antolatuta, "Eutsi Palestina!" lelopean honako egitaraua ospatuko da:

  • 17:00 Murala kolaboratiboa.
  • 17:00 Umeentzako tailerra.
  • 17:30 Bertsoak (Punttuka bertso eskola)
  • 18:00 Kata-kola.
  • 18:30 Kontzertuak: Aire Eire eta Aidürü.

BDZ taldeak mezua zabaldu du, herritarrak gonbidatuz jaialdira bertara daitezen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!