Primeran, euskal edukiak eta ekoizpenak eskaintzen dituen doako streaming plataforma da.
Egunotan, Amets hegalariak fikziozko beste bi ikusentzunezko famatuekin batera zabaldu dute; alegia, Superra (Super Manterola supermerkatuko gorabeherak kontatzen dituen komedia), eta What web do in the shadows (ehunka urte elkarrikin bzii dirne lau banbpoiroen inguruko telesaila).
Hona nola aurkezten den Fernandezen laburmetraia: "Garazi eta Mikel, eta Maitane eta Unax ezkonduta daude. Garazi dantzaria da; Maitanek ardogintzatik jasotako upeltegi familiarra mantentzen du. Mikel, nekazaria da eta Unax...".
Bere bidea egin du estreinatu zenetik
Fernandezek Donostiako Bukowski tabernan egin zuen 19 minutuko iraupena duen Amets hegalariak laburmetraiaren erakustaldia.
Filmean modu batera edo bestera ekarpena egin zuten zinemagintzako hainbat kiderekin batera egin zuen estreinaldi hura, hain zuzen.
Ikustaldi hartan adierazi zuenez, istorio batetik tiraka, hainbat pertsonaiaren arteko giza-harremanak eta beraien joan-etorri emozionalak kontatzen ditu Amets hegalariak film laburrak; tartean, zoritxarrez aktualitate handiko gizarte arazo larri diren bullying-a edota suizidioa jorratzen ditu, modu gordinean.
Laburmetraia hainbat zine jaialdietan aurkeztu da, eta egunotan Primeran plataforman jarri dute ikusgai, esan bezala.

