Andoni Alvarez Andoaingo alkatearen adierazpena
"Egun hauetan prentsan zabaldu den informazioaren harira, honakoa adierazi nahi dut: Andoaingo hainbat udaltzain Intxaurrondoko kuartelean izan dira formakuntza jasotzen. Argi adierazi nahi dut erabaki hori ez dela alkatetzarena izan eta ez dugu erabaki hori babesten. Gertaeren berri jakin genuenetik gure gain hartu dugu gertatutakoari buruzko informazioa bildu eta herritarrei azalpenak emateko ardura. Horretan ari gara eta, nola ez, dagozkion neurriak hartuko ditugu. Eskari bat egin nahi dut, bukatzeko: utz diezaiotela alkateak eta udalerriak herrietatik kanpoko interes elektoralista eta alderdikoien zerbitzura erabiltzeari".