Trafikoan eragina izaten ari da bart arratsaldeko gertaera

Gipuzkoako Foru Aldundiak, konponketa lanak bukatu bitartean, N1etik Andoainerako lehen sarbidea ixtea erabaki du. Udalerri barruan, Karrika aldean, gasolindegii paretik ari dira trafikoa berbideratzen.

Bart hodia luzatu eta leherketa gertatu zen errepide-zati batean. Denborak aurrera egin ahala zulatu gehiago agertu ziren eremu berean. Dagoeneko ekin diote konponketa-lanei baina, bitartean, trafikoan aldaketak daude. Aldundiak eta Udalak behar bezala seinaleztatu dituzte moldaketa guztiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!