Elkarteak deialdi berezia egin die 25 urte horietan boluntario gisa jardun duten herritar guztiei. Elkarteko gidarien kalkuluen arabera, ibilbide luzean 125 bat lagunek parte hartu dute konta ezin ahala ekimenetan.
Bada, horiek guztiekin, argazkia ateratzeko asmoa dute; argazki bikoitza, dena esatera. Ortzaikan lehenbizikoa, eta, Kale Nagusian bigarrena.
Ortzaikan, iaz egin zuten ekitaldiaren gaineko argazkiak eta bideoak, hemen.
Bestalde, bazkarian parte hartzeko 699487683 telefonora deitu behar dela gogorarazi dute.
Ortzaikan, ekitaldi berezia
Goiburu auzoan kokatzen den Ortzaikaiko karobi dotorean eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo duten ekitaldiak aparteko esanahia hartuko duela oroitarazi dute: “Gure artean jada ez daudenak, gaur hemen gaudenok, eta datozen 25 urteetan ere bidaia honen parte izaten jarraituko dutenak omenduko ditugu”.