Udalak joan den maiatzean aurkeztu zuen Agenda Bateratuak instituzio horretatik sortutako jarduerak bildu ditu orain arte. Bada, pauso bat harago eman nahi du, eta herriko elkarteei zabaldu die agenda. hgain zuzen ere, Aghendarekin bat egin dezaten gonbidatzeko antolatu zuten bilera herriko elkarteekin Basteron, joan den astelehenean.
Udalak eta herriko era guztietako elkarteek antolatzen dituzten ekintzen topagunea izateko jarri zuten abian Agenda Bateratua.
Hiru dimentsioko agenda
* Mugikorrerako app-a; QR kodea eskaneatuta, aplikazioa deskargatu liteke.
* Webgunea: andoainbat.eus webgunean, agenda kontsulta liteke.
* Eskuorria: hilabetero, jardueren agenda paperean zabalduko da. Herriko honako guneetan: Ataria, Anbrosia Olabide eraikina, Urigain kultur etxea, Arrate pilotalekua, Liburutegia, Gazte Lokala, Ludoteka eta Allurralde kiroldegia.
