A11 | Etxebizitzaren aldeko Greba Orokorra

Aspaldiko manifestaziorik jendetsuena egin da Andoainen

Etxebizitzaren aldeko greba deialdiak ehunka lagun elkartu ditu Andoaingo kaleetan. Goizean, Donostian, milaka lagun bildu dira eta, arratsaldean ere, andoaindar ugarik bat egin dute greba deitzaileekin.

Pankarta eraman dute sindikatuetako ordezkariek eta baita gizarte zibileko hainbat ordezkarik. Hala nola, pentsiodunen eta mugimendu feministen ordezkariek. "Etxeak bizitzeko, ez espekulatzeko" edota "Borroka da bide bakarra" izan dira manifestazio osoan nabarmendu diren oihuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!