Bost musikariek osatzen dute rock-a, poprock-a eta rock alternatiboa jorratzen dituen Slide taldea: Josu Cascan (bateria), Aitor Castillo (baxua), Alex Davies (baxua), Aitzol Hidalgo (gitarra), Egoitz San Martin (gitarra eta ahotsa) Bere abestiak, entzungai daude, hemen.
2025eko azaroan, sei abestiez osatutako Agur izenburuko bigarren EP-a atera zuten. ...Eta Kitto Eibarko aldizkariak taldeari egin zion elkarrizketan, Agur lanak "bakardadearen faseak harilkatzen" dituela adierazi zuten, eta era berean, "taldeak bere bide propioa finkatzeko egindako jauzia islatzen" duela.
Bere zenbait abesti, entzungai, hemen.
Azken EPak biltzen dituen abestietako batekin egindako bideolipa, hemen ikusgai:
“Ostiraletan Aittu!” musika zikloaren lehenbiziko taldea
Eskolan goi mailako graduko ikasketak egiten ari diren ikasleen eskutik gauzatzen da “Ostiraletan Aittu!” musika zikloa. Ikasleek euskal taldeekin elkarlanean garatzen duten egitasmoa da hauxe, eta seigarren ikasturtea da aurtengoa.
Funtsean, euskal musikaren panoraman oso ezagunak ez diren lau talde gazteekin elkarlanean jardutea du oinarri proiektuak. Era horretan, ikasleek eta taldeek elkarkidetzan aritzen dira (diskoa grabatu, kontzertua antolatu eta zuzenean zabaldu, merchandisinga, promozioko hain bat lan...).
Bertako ikasleek zuzenean emitituko dute ESCIViren kanaletik, eta hortaz gero ikusgai egongo da youtuben. Iazko proiektuaren gainean Aiurrin zabaldutako erreportajea, hemen.