Musikari eta antzezle gazteen erakustaldia, Martin Ugalde Ipuin eta Gutunen lehiaketetan

Aurten 30 urte bete dituen Martin Ugalde Ipuin Lehiaketan, Gutunen Lehiaketari bidea ematea izan da berrikuntzarik nagusiena. Halaber, aipatzekoa ere bada Udal Musika Eskolako ikasleek eta Katramila antzerki eskolako ikasleek azken urtetako sari emateen ekitaldiari egin dioten ekarpen artistikoa.

Musikari zein antzerkilari gazteek erakustaldi polita egiten dute Basteron egin ohi den sari emateen ekitaldian; erabat janzten dute gazteak idazteko zaletasunarekin eta euskal literaturarekin lotzen dituen ekitaldia.

June Rodrigo, Alaitz Azkue eta Ane Sanchez flauta joleak Elena Gorrotxategi irakaslearekin, aurtengo ekitaldian

Irene Piñeiro eta Xabier Etxeberria biolin-joleak Kerman Miguel gitarra-jolearekin, Mirari Irurtzun irakaslea izan zuten ondoan joan den azaroaren 10eko ekitaldian  

 

Katramilako gazteak idazlanak interpretatzen

Katramilako gazteei dagokionez, finalera iristen diren idazlanen irakurketarekin bat datorren antzezpen xumeak egin ohi dituzte, modu bikainean.

Zutik: Alazne Matias, Alaitz Azkue, Malen Torres, Lur Alkorta, Garazi Zipitria, Elbira Baco, Mara Alaña, Araitz Azpiroz. Eserita: Kris Ropero (irakaslea), Garazi Uria, Ekhi Ugalde, Ihintza Oiartzabal, Ander Otaegi, Uxue Azkue, Naia Olazabal. Maialen Mariezkurrena (irakaslea), eta, Jare Lizarralde

Lagin modura, aurtengo I. Gutun Lehiaketan, 1. mailako (14 eta 15 urtekoena) saria irabazi duen Irakurle ezezaguna (Haizea Alustiza Aizpuru) gutunarekin batera egin zuten jokaldia hauta genezake. Gutuna saritzeko epaimahaikideek nabarmendu zuten “gai unibertsal bat erabiltzen duela, hain zuzen, naufragioarena; heriotzaren aurrean ze jarrera hartu planteatzen du”. Hona antzezpena, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!