Mural margoketa eta txapa lantegiak egin zituzten A25 egunean

Mural margoketa eta bi txapa lantegi egin zituzten Gazte Lokalean zein Ludotekan, indarkeria matxistaren aurkako egunean, atzo arratsaldean.

Ekitaldi horiek emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren haritik egin zituzten.

Arrakastatsuak izan dira ludotekan egunotan egin dituzten bi txapa lantegiak (Argazkiak: Ludoteka) 

Ludotekan, aurreko larunbatean ere antzeko ekintza burutu zuten.

Urriaren 14an ireki zituen ateak Belabi kalean kokatzen den Ludotekak, eta poliki-poliki ari da pizten 4-11 urte bitarteko haurren arreta.

Bi gune ditu, txikienena eta handienena, honako ordutegiarekin:

* Txikienen gunea: 17:00-18:30: 4 eta 5 urtekoak (HH4 eta HH5). 18:30-20:00: 6 eta 7 urtekoak (LH1 eta LH2).

* Handienen gunea: bi txanda, 17:00-18:30 eta 18:30-20:00: 8-11 urtekoak (LH3tik LH6ra).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!