Lete, Morricone, Armastrong, Tchaikovsky eta beste zenbait sortzaileren abestiak biziberrituko ditu Gora Kaletxiki Bandak

Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, urteroko kontzertua prestatu du Gora Kale Txiki txarangak, Banda formatu gisa. Joxe Mari Oiartzabalek zuzenduta, Xabier Lete, Ernio Morricone Louis Armastrong, Llyich Tchaikovsky eta beste hainbat musikarien abestiak biziberrituko dituzte Santa Krutz elizan, bihar larunbatarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Hainbat abestietan bakarlari gisa, tronpeta eta fliskornoa joko dituen Joxe Ramon Berrondo Eizagirrek Aiurrirekin egunotan eduki duen solasaldian kontzertuaren gaineko hainbat xehetasun eman ditu. Elkarrizketa, hemen. 

 

Hona larunbateko kontzertuko abestien zerrenda:

* America (Egilea: Michele Mangani. Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki).

* A Tchaikovsky Portrait (Egilea: Pyotr Llyich Tchaikovsky. Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki).

* Concierto de Aranjuez (Egilea: Joaquin Rodrigo. Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki). Bakarlaria: Joxe Ramon Berrondo Eizagirre.

* El oboe de Gabriel (Egilea: Ernio Morricone. Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki). Bakarlariak: Joxe Ramon Berrondo Eizagirre eta Janitz Nazabal.

* Rock around the cloc (Egilea: Max C. Freedman-Jimmy De Knight. Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki). Bakarlariak: Joxe Ramon Berrondo Eizagirre, Xabier Otamendi, Mikel Arredondo eta Julen Barrio.

* Arsenal (Egilea: Jan Van Der Roos. Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki).

* Louis Armastrong-Revival selection. (Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki). Bakarlariak: Joxe Ramon Berrondo Eizagirre, Xabier Otamendi, Mikel Arredondo eta Julen Barrio.

* Habanera (Egilea: Xabier Lete). Moldaketa: Joxemari Oiartzabal Beloki. Bakarlaria: Joxe Ramon Berrondo Eizagirre.

* Santa Zezilia (Egilea: Joxemari Oiartzabal Beloki. Hitzak: Joxe Ramon Berrondo Aiertza). Bakarlariak: Joxe Ramon Berrondo Eizagirre eta Mikel Arredondo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!