Arratsaldeko 18:00tako partaidetza datuak eman dituzte eta hazkundea agerikoa da Aiurrik informazioa lantzen duen eremuan:
- Urnieta +%24
- Larraul +%22
- Andoain +%21
- Zizurkil +%21
- Asteasu +%18
- Villabona +%17
- Aduna +%15
Parte-hartzea % 68ra iritsi da estatuan, 2023an baino 15 puntu gehiago. Demokraziako parte-hartze daturik altuena da.
Giroa hautes-mahaietan
Andoainen eta Urnietan, eguerdiko 12:00ak aldera, joan-etorri handia zegoen. Ilara handiak sortu dira eta Urnietan, esaterako, Herme Gonzalez sozialistak eta Mikel Izagirre alkate-ohiak Aiurriri aitortu diote sekula horrelako mugimendurik ikusi gabeak zirela. Datuei erreparatuta, partaidetza gehien hazi den udalerria Urnieta da: %24, arratsaldeko 18:00tan emandako datuen arabera.