2019ko udal hauteskundeak

"Asteasuar batzuek sozialisten ahotsa entzun nahi dute"

Olatz Lasa 2019ko mai. 17a, 13:00

Jose Antonio Maturana oporrez gozatzen, Udal hauteskundeen aurretik. Gipuzkoako Alderdi Sozialista

Jose Antonio Maturana Plaza PSE-EE

Egun erretiroa hartuta dago Maturana. Alkate karguari heltzeko gogotsu agertu da, Asteasurako sozialisten ideiak eta proiektuak zeintzuk diren azalduz.

 

Zein animorekin heldu diozu erronkari?

Asteasuko herritar batzuek PSE-EE bozkatzen dute, eta Udalean sozialisten ahotsa entzun nahi dute berriro. Kudeaketari aire berri bat emateko helburuz, Asteasuko errealitate anitz eta askotarikoa bistarazteko, eta haren interes errealei erantzuteko.  

Zuen programatik herrian lantzeko zein hiru proiektu aipatuko zenituzke?

Gure helburua kalitatezko enplegua bultzatzea da, baita lan mundurako sarbidea sustatzea, herriko eta eskualdeko enplegu-planen bitartez. Gainera, Asteasuko Udalean gure lehentasuna da pertsonak eta haien duintasuna babestea, eta giza talde ahulenei arreta ematen oinarrituko dugu hori. Lehenik, hirugarren adinekoei arreta integrala emanez; bigarrenik, haurrei eta gazteei babesa emanez eta hirugarrenik, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen arreta hobetuz.

Azkenik, herriko denda txikiei laguntzeko eta babesteko planak ezarriko ditugu; hori izango baita lehentasun osoko gure ekintza herriko ekonomia dinamizatzeko.

Nola definituko zenuke Asteasun osatu duzuen alderdi sozialistaren taldea?

Niretzat eta hautagai-zerrendako nire kideentzat erronka da alderdiak Asteasuko PSE-EEko hautagai-zerrendan parte hartzeko eskaini izana. Nik badut eskarmentua kudeaketan eta, noski, udalerri honetako herritar batzuek PSE-EE bozkatzen dute, eta desiratzen daude Asteasuko Udalean ordezkari sozialistak ikusteko. 

Zergatik eman behar dizuete asteasuarrek botoa zuei?

PSE-EEtik lan egingo dugu, gure proposamenak eginez eta herriko emakumezkoei zein gizonezkoei esanez aldean izango gaituztela beraien ekimenak gure bitartez bideratzeko eta beren kezkak eta beharrizanak Udalera helarazteko.

Herritarren eskaerei entzungo dien Udal eta gizarte eredua partekatu nahi ditugu, beti ere ilusioz. Orain Asteasuko herritarren eskuetan dago Udalaren kudeaketa aldatzea, eta hurrengo lau urteko gobernagarritasunerako PSE-EE indar erabakigarri bihurtzea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!