Hauxek izan dira Pili Legarraren hitzak hirugarren legealdiz alkate kargua hartu berritan: Eskerrik asko alkatetzarako eman didazuen babesagatik eta nigan jarri duzuen konfidantzagatik. Asteasu Batuz taldearen izenean, eskerrak gure aldeko hautua eta babesa eman diguzuen herritar guztioi. Jakinarazten dizuet jarrera eraikitzailea eta irekia dugula, eta herritar guztiekin lanean jarraitu nahi dugula azken zortzi urteetan bezala. Udala denona da. Botoa eman digutenen eta ez digutenen alde ere egingo dugu lan. Berdintasunez, politika ekonomiko txukuna eta gardena egiten jarraituko dugu, eta hori guztia herritarrekin batera egin nahi dugu. Beraz, herritarrak udal eginkizunetan parte hartzera gonbidatzen ditut denon ongizatea bermatzeko, proiektu aurrerakoi, independista, feminista, euskaltzalea eta guztien eskubide zibilak eta politikoak bultzatuko dituena".