San Pedro eguna amaitzeko, bertsolarien txanda

Aiurri 2020ko eka. 30a, 08:07

Bertso saioarekin eman zitzaion atzo amaiera San Pedro egunari Usarrabi pilotalekuan. Bertsotan aritu ziren Haritz Mujika asteasuarra, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre. Bertso gosez zeudenak arratsalde ederra igaro zuten lau bertsolarien istorioak entzuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!