M8 2022

"Tabuen kutxatik oholtzara" bertso saio solidario musikatua egingo dute, Asteasun

Aiurri 2022ko ots. 18a, 09:14

Iratxe Etxeandiaren argazkia: @iiratx

Minbiziaren tabuak oholtzaratzeko asmoz, bertso saio solidario musikatua antolatu da martxoaren 5ean Asteasuko udaletxeko ikus-entzuneko aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Hainbat bertsolari arituko dira kantuan; hala nola, Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Eli Pagola. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre arituko da eta musikariak, Ixak Arruti eta Gari Otamendi izango dira. Minbizia modu zuzen edo zeharkakoan jasaten ari den oro laguntzeko eta horri lotutako hainbat ekimen aurrera eramateko lanean dabilen Iñurri elkarteari laguntzeko izango da ekimena. 
Guztira, 80 sarrera jarriko dira salgai. Iturriondon, 25 sarrera jarri dira eskuragarri  gainerako 55 sarrerak 670 20 78 14 zenbakian (whatsapp bidez) eskuratu daitezke ordainketa bizum bidez eginda.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!