Lamiategiko etxebizitza berrien zozketa, asteazkenean

Aiurri 2022ko mar. 22a, 07:00
Asteazken honetan, martxoak 23, Udalak 31 etxebizitza berrien zozketa iragarri du. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Udaletxeko ikus-entzuneko gelan. Etxebizitza libreak izango dira, baina salneurri mugatua dute. 

 

Duela urte batzuk Asteasuko Udalak erosi zuen lurzorua, eta horrek ahalbidetuko du salneurri mugatua izatea. Bi eta hiru logelatako etxebizitzak izango dira Lamiategikoak. Aurrez egindako etxebizitzen alboan egingo dute eraikina, igerileku aldera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!