El Salvadorreko Segundo Montesen aldeko kros solidarioa giro ederrean egin da

Aiurri 2022ko mar. 26a, 15:35

Eguraldi onak lagunduta giro ederrean buruta da kros solidarioa. Haur, gazte zein helduek beren aletxoa jarri dute. 

Joseba Txapartegi antolatzaileetako batek esandakoaren arabera: "Lasterketa antolatzeko asmotan genbiltzala Segundo Monteseko ikasleentzat beka lortzeko dirulaguntza eskaera iritsi zitzaigun. Bi ideiak lotu eta lasterketa solidarioa antolatzea erabaki genuen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!