Anttine 2.0 eguna ospatzen ari dira, Asteasun

Irune Alfonso 2022ko api. 2a, 13:42

Goizean goiz hasi dira Anttine 2.0 egunarekin. Familia arteko ginkanarekin postuz postu haur eta gurasoak jolasaean aritu dira, ondoren,  bertaratutako guztiak, elkarrekin, Herri kirolak eta Krossfit lehia ikustera joateko. Goizeko plan bikainaren ostean, parrilada izango dute bazkaltzeko, eta indarrak hartu ostean, festa giroa izango da Asteasun. Postu solidarioan Jatorkin Al-Nahda elkartearentzat produktuak jasotzen aritu dira, eta egun guztian zehar,  txoszan lortutako dirua Aspanogi elkartearentzat joango da. Egun luzea izango dute aurretik,  festa giroan solidarioak izateko aukera bikainarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!