Andazarrateko Manuel Sarasola zendu da

Ainhoa Gil 2022ko api. 27a, 19:45

Apirilaren 25ean zendu zen Manuel Sarasola Aizpurua. Oso ezaguna zen herrian, izan ere, gurasoen lanbideari eutsi, eta urte luzez aritu izan baitzen Andazarrateko Haize-onak tabernako barraren atzean nahiz sukaldean lanean.

Gaur arratsaldearen eman diote azken agurra Manuel Sarasolari, Asteasuko San Pedro elizan.

Manuelen heriotzak samina eragin du Asteasun eta baita eskualdean ere. Izan ere, oso ezaguna baitzen inguruan. Haize Onak tabernako nagusi izan zen Manuel. Zezina zen bertako berezitasuna eta jende asko gerturatu ohi zen bertara.

2017an elkarrizketa eskaini zion Aiurriri, emazte Juli Intxaustirekin batera. Baserriaz, jatetxeaz eta auzoaz aritu zen orduko hartan. Gugan bego.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!