Nondik nora abiatu zen herriko elektrotxaranga sortzeko ideia?
Xabin Mujika: Pandemia hasi baino bi urte lehenago herriko musikari batzuk elkartzen ginen musika jotzeko, eta hortik abiatu zen ideia.
Josu Otxandorena: Taldeko Mirarik beti izan du musikarekiko grina eta betidanik nahi izan du herrian musika giroa bultzatu.
Zein instrumenturekin osatzen dute taldea?
Mujika: Gurea ez da elektrotxaranga klasikoa; txaranga normalean haizezko edo metalezko instrumentuekin osatzen da. Gurea elektrofolk taldea da, gehiago. Ez folka jotzen dugulako, baizik eta folk estiloan nagusi diren instrumentu gehiago erabiltzen ditugulako: biolina, klarinetea, saxofoia eta flauta, esaterako.
J.O.: Bestaldea, gitarra elektrikoa, baxua eta biolina elektrifikatu behar ditugu bestela musika joz ari direnean ez zaie entzungo. Horrexegatik elektrotxaranga bezala agertu da Jai egitarauan.
Herrian jotzeaz gain, beste zenbait herritan aritzeko asmoa al duzue?
X.M.: Asteasun jo dugu bakarrik, herrian eta beti festen inguruan. Bi edo hirutan jo dugu dagoeneko. Ondo dakigu zein diren gure helburuak: noizbehinka elkartu eta kanta desberdinez osatutako errepertorio bat osatzea, festa giroan jotzeko.
J.O.: Ez dugu beste asmorik. Gure taldekide bat Seguran bizi da, eta badugu han aritzeko proposamena, baina orain arte ez gara animatu.
Nolakoa izango da jaietan egingo duzuen kontzertua?
X.M.: Udalerriko bi eremutan jotzeko asmoa dugu, herriko plazan eta Kale Nagusian. Asmoa diot ez baita erraza, leku batetik bestera mugitzeko tresneria guztia mugitu behar baitugu; bozgorailuak, kableak... Nondik nora mugitu eta zein modutan aztertzen gabiltza.
Herriko taldea izanik, San Pedro jaietan jotzeak ilusio berezia pizten al du zuengan?
X.M.: Uztailaren 2an joko dugu, larunbatarekin. Asteasura jendea etorriko da eta giro aparta egongo da. Espero dugu guk ere jai-giroa sortzea. Ingurukoek estimatzen dute egiten dugu lana eta adi egoten dira. Berezia izango da.
Herriko jaiak bere horretan ospatzea pozgarria da ezta?
X.M.: Behar beharrezkoa da. Guztiontzat izan da geldiune puntu bat arlo guztietan, eta orain aprobetxatu eta disfrutatzeko garaia heldu da.
J.O.: Oso pozgarria da eta jendeak gozatzeko aukera izango du herriko jaietan. Musika giroa mantendu behar dugu, eta ahal bada, musika sustatu eta bultzatu nahi dugu Asteasun eta Asteasu bezalako herri txikietan.
Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.