Hilaren 17an mus txapelketa antolatu eta gero, ekitaldi-sorta antolatu dute ekainaren 24rako eta 25erako. Mikel Zulaika Jai Batzordeko kidea da: “Aurtengoan jai egun bat gutxiago dugu. Festak antolatzeko jendeari kosta egiten zaio mugitzea. Betikoak gara, eta denbora aldetik eskas samar gabiltza”.
Ekainak 24, ostirala. 10:30ean hasiko da Meza. Jarraian, herri kirol erakustaldia: Jokin Eizmendi eta Jon Unanue “Goenatxo III” harri-jasotzaileak eta Haritz Esnal eta Iñigo Landa aizkolariak. Peñagarikano eta Soto bertsolariak eta Tapia eta Leturia eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak. Segidan bazkaria. 22:30ak aldera hasiko da erromeria Tapia eta Leturia eta Laja eta Lutxurdiorekin.
Ekainak 25, larunbata. 12:00tan meza izango da, eta ondoren hamaiketakoa.