Mundu zabaleko gastronomia, Asteasuko plazan

Aiurri 2022ko aza. 6a, 13:09

Anitza da euskal gizartea, eta Asteasu ez dago fenomeno horretatik salbu. Gaurkoan "Mundu bat Asteasun" zikloaren baitan, hitzordu gastronomikoa antolatu dute.

Ecuador, Colombia, Nicaragua, Maroko, Portugal, Alaska, Chile... herrialde ezberdinetako ordezkariek mahai bana izan dute Asteasuko plazan. Eta bertatik tokian tokiko jaki goxoak eskaini dituzte. Ekitaldiak harrera ona izan du asteasuarren artean, dozenaka lagun elkartu baitira plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!