Larunbatean Anttine Eguna ospatuko da Asteasun. Hainbat ekitaldi egingo dira, baina herritarren eta ingurukoen artean, bereziki, Xerapia astoaren zozketa bereziak protagonismo berezia lortu du. Ibargaiko belazean 200 karratu jarriko dira, bakoitza bi euroko prezioarekin. Bada, astoa bertan aske utzi eta kaka egiten duen karratuaren arabera, 500 eurotan baloratutako saskia irabazi ahal izango du parte hartzaileak.