Tourra eskualdean barrena

“Arratsalde on eta ongietorriak Euskal Herrira”

Aiurri 2023ko eka. 30a, 08:52

© Tourra

Xabier Usabiaga asteasuarra eta Marion Hérault-Garnier kirol kazetaria aurtengo Tourraren aurkezpen-ekitaldiko gidariak izan ziren. Euskarazko hitz horiekin hasiera eman zion asteasuarrak, ekitaldiari.

Aski ezagunak dira Usabiagaren komunikaziorako dohainak eta txirrindularitzarekiko erakusten duen pasioa. Atzokoan mundu mailan dagoen kirol proba entzutetsuenetariko batean protagonista bilakatu zen.

Eta, ohi bezala, bikain aritu zen. Sareetan haren lana nabarmendu dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!