San Pedro jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko eta aniztasuna sustatzeko neurriak aurkeztu dituzte, Asteasun

Irune Alfonso 2024ko eka. 26a, 15:04

San Pedroak jaiak hasiko dira bihar, Asteasun eta urteroko moduan herrian osatutako indarkeria matxistari aurre egiteko neurrien eta protokoloaren berri eman dute herrian. Aurkezpenean, Pili Legarra Asteasuko alkateak, Malen Maiz gazte ekintzetako antolatzailea, eta Amaia Agirre zinegotziak hartu dute hitza. 

"Zoritxarrez, gure herrietan, indarkeria matxista eguneroko gaia da. Askotan isilpean
pasatzen bada ere, jakin badakigu, indarkeria jasaten dugula, emakume izateagatik,
heterosexualak edo CIS pertsonak ez izateagatik, azken finean, ARAU HETEROsexualak
finkatzen dituen sumisio roletatik ateratzeko ausardia duten guztiak. Gainera, azken garai hauetan, indarkeria hau HARRO aldarrikatzera ere iritsi dira batzuk, eta honek benetan kezkatzen gaitu, hainbatek gutxietsi edo justifikatu ere egiten baitute indarkeria matxista" helarazi du Pili Legarra Asteasuko alkateak. 

Gainera, aurreko astean Errezilen gertatutako erasoa ekarri du gogora Legarrak"Egunero gertatzen diren eraso eta jazarpen hauek, festen testuinguruan are nabarmenagoak bihurtzen dira. Kontaezinak dira, gure herrietako jaietan, neska gazteek zein emakumeek jasan behar izaten dituzten egoera deserosoak, jazarpenak, ukituak, komentarioak, edo kontu larriagoak. Eta berdin, hetero arautik ateratzen diren pertsonak, aurreko astean Errezilen gertatu zen bezala."

Egoera guzti hauengatik Asteasuko herri eragileen aldetik, herritarren aldetik eta udalaren
aldetik, konpromiso sendoa hartu dutela adierazi du indarkeria matxistari aurre egiteko. 

Ondoren, Maizek eta Bagliettok hartu dute hitza protokoloaren berri emateko. Eta, azkenik, Agirrek hartu du hitza, eta adierazi du, Tolosaldeako mugimendu feministak abiatu eta bultzatu duen "nik sinisten dizut" kanpainarekin bat egiten duela Asteasuk. Ala,  Tolosako Osteopataren kasuaren biktimak izan diren emakumeei elkartasuna adieraztekoj aietan hainbat aukera egongo direla adierazu du. Amaitzeko, aurtengo pregoiaren berri eman du zinegotziak "aurten, Udalak eta jai batzordeak Herriko Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual, eta finean, CIShetero arautik kanpo dauden pertsonei eskaini nahi izan diegu aurtengo pregoia botatzeko aukera, eta modu horretan, plazaren erdigunea hartu, eta herritar guztiei haien mezua zuzentzeko aukera."

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!