Santamañako jaiak ospatzen hasi dira eguardian. Hainbat ekitaldi ospatu dituzte goiz partetik; besteak beste, Tranpazuloren igoera, txupinazoa, hamaiketakoa, Jexus Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikanorekin bertso saioa, Laja eta Alabier trikitilariekin dantzaldia, herri kirolak... Jaien hasierako hainbat argazki eta bideo, ikusgai:
Herri kirolen saioan, gorrien taldean, honakoak aritu dira: Iker, Lander, Aratz, Suhar eta Eijer. Berdeen taldean, berriz, Enaitz, Ibai, Aner naroa, Alex eta Oibar.Horiek saioa bukatu ostean, Aitor, Iñaki, Jon, Arkaitz, Iñigo eta Pello atera dira plazara, sokatiran aritzeko desafioari erantzunez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!