Santamañako jaiak 2024

Gazteen arteko herri kirolen desafioa izan da Santamañako jaietan

aiurri 2024ko uzt. 18a, 18:09

Auzoko gazteek herri kirolen desafioa egin dute Santamañan, eguardian. Harria jasotzen, lokotxa-biltzean, zaku-karreran, txingan eta soka-tiran aritu dira lehian. Bi taldeen arteko saioa bukatu ostean, bigarren desafioa jokatu dute soka-tiran Santamañan: alde batean, bi taldeetako kideak aritu dira tiraka, eta bestean, zenbait ikusle. Gazte tiratzaileek irabazi dute dema. Argazki bilduma eta saio osoaren bideoa, ikusgai: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!