17:30etan abiatu dira Santa Marina ermitaren ingurutik eta, Andazarrateko gainean egin dute lehen geldialdia. Dantza, umorea eta jan-edanak izan dira nagusi bertan. Ondoren, auzoan barrena zabaldu dute festa-giroa, ermita ingurura itzuli arte.
Ostiral, larunbat eta igandean ere izango dute zertaz gozaturik.