Santamañako jaiak 2024

Santamaña jaiek ez dute etenik izango asteburuan

Ainhoa Gil 2024ko uztailaren 19a

Atzo ospatu zuten jaietako egun handia Asteasuko Goibailaran. Gaur iluntzean mus txapelketa izango dute eta, larunbatean eta igandean berriz, egitarau zabala izango dute gozagarri:

Uztailak 19, ostirala

  • 22:00, SANTAMAÑAKO XXVI. MUS TXAPELKETA.
  • 21:30-21:50, IZEN EMATEA.

OHARRA: orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko eta bikoteko kide batek, gutxienez, herritarra izan behar du.

 

Uztailak 20, larunbata

  • 12:00, HAUR JOLASAK.
  • 14:00, HERRI BAZKARIA.
  • 19:00, BERTSO SAIOA. Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi “Loidisaletxe” eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Oibar Olano.
  • Arratsaldean eta gauean OSTOLAZA eta LARRAÑAGA trikitilariak.

 

Uztailak 21, igandea

  • 12:30, MEZA NAGUSIA.
  • 13:30, TOKA TXAPELKETA.
  • Ondoren, TRIKITILARIAK: LAJA II eta LUTXURDIO.
  • 17:30, Gazteen HARRI-TIRA saioa.
  • Arratsaldean eta gauean:
    • LAJA II eta LUTXURDIO trikitilariak.
      TRANPAZULOREN JAITSIERA.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!