Gorrien (“Basurde”ak) eta berdeen (“Korzo”ak) taldeek, 20 minutuko saio bana egin behar izan zuten. Berdeek irabazi zuten erronka, 57 plaza eta hiru zinta eginda; gorriak, gutxira geratu ziren marka horretatik, 56 plaza eta bi zinta osatu zituzten.
“Korzoek” Antonio Arteaga izan zuten itzain, eta “Basurdeek” Iñaki Tapia.
Aldi berean, porra bi eurotan jokoan jarri zuten ikusleen artean, eta Irati Intxausti ibili zenez gertuen azken emaitzatik, berak eraman zuen saria, Izurtzu jatetxean bi pertsonentzat bazkaria, alegia.