Iturriondo taberna Irlandako pub mitikoa bilakatu zen gaua

Xabier Lasa 2024ko abe. 31a, 09:00

Aire Eire taldeak jaio zenetik topatu nahi izan duen filosofia, irlandan tradiziozkoak den musika-joleen session kolektibo herrikoiarena alegia, bart Iturriondo bete-betean gauzatu duela esan daiteke. Kontzertuari boskoteak ekin bazion ere (laukoteari Iosu Mujika perkusio-jolea batu zaio), laster joan ziren batzen hainbat musikari. Oroimenean luzaz gordetzen diren gau horietakoa bizi izan zuten tabernara hurbildu ziren guztiek. Zenbait aldarte, bideoz hemen:

* Aire Eire Mikel Urretabizkaia pandero-jolearekin: "Txikitin Parian" (Hiru Truku):

 

* Aire Eire Asteasuko trikitilariekin (Xanti Azurmendi, Mikel Urretabizkaia, Mikel Alkorta eta Larraitz Alkorta):

 

* Aire Eire Asteasuko Mirari Irurtzun biolin-jolearekin, Iturriondo tabernan: "San Quirico" (Karidadeko Benta):

 

* Adrian Perez, bakarlari:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!