Gaur da azken eguna Anttine Kronoigoeran izena emateko

Aiurri 2025ko mar. 13a, 14:41

Dagoeneko, 87 korrikalari animatu dira igandean ospatuko den kronoigoeran parte hartzera. Kirolprobak-com-en egin behar da izen-ematea, hemen.

Primerako eguraldia iragarrita ez dagoen arren, ikusle ugari espero da Iturriotzetik hasi eta Hernioko tontorrerainoko bidean, parte-hartzaileei animoak helarazteko asmoz.

Anttine elkarteko kide den Aritz Segurolarekin edukitako solasaldia, hemen.

2023an jokatu zen I. Anttine Traileko argazki-sorta eta bideoak ikusgai, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!