Elizmendin jarriko dira irteera eta helmuga puntuak.
Anttine elkarteko Maialen Otegik eman ditu azalpenak, elkarrizketa bidez. Irakurri HEMEN.
Goizean, haur eta gazteen duatloia egitekoa dute Elizmendin bertan.
- LH 1-2-3 11:30: Bi itzuli gorri korrika eta itzuli urdin bat bizikletaz.
- LH 4-5-6 11:50: Itzuli urdin bat korrika eta bi itzuli urdin bizikletaz.
- DBH 1-2 12:15 Itzuli gorri bat eta urdin bat korrika eta hiru itzili urdin bizikletaz.
Ez da sailkapenik egongo eta parte-hartzaile guztiek jasoko dute sariren bat.