A25 | Eskualdea

Aulki hutsak eta tximeletak, indarkeria matxistak eragindako biktimen alde

Aiurri 2025eko azaroaren 26a

Asteasuko plazan indarkeria matxistak eragindako 144 pertsona gogoan hartu zituzten. 

"144 eserleku huts jarri ditugu. Euren bikote edo bikotekide ohien eskutik bizitza galdu duten emakumeak oroitzeko jarri dira eserleku hutsak. Egia da inpresioa egiten duela horrela begiratuta, baina hauxe da errealitatea", adierazi zuen Amaia Agirre ekitaldiko aurkezleetakoak. Eserleku bakoitzaren atzekaldean, hildakoen izenak banan-bana ahoskatu ostean, tximeleta bana jarri zuten. Eskolan egin zuten lanketa, arratsaldeko ekitaldian erabiltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!