In Memoriam

Juanita Txapartegi asteasuarra zendu da

Aiurri 2026ko maiatzaren 4a

Juanita Txapartegi Vitoria zendu zen maiatzaren 2an. Izurtzu baserrian jaio zen 1939 urtean eta Asteasuko erdigunean bizi izan da. Kamioi eta taxi gidari lanetan aritua izan zen. 

2011ko irailean elkarrizketa eskaini zion Aiurri aldizkariari eta, bere lanbide ezberdinez aritu zen. Gipuzkoan ‘primera espezial’ gidabaimena atera zuen lehen emakumea izan zen Juanita. Ehiza, mendia, bizikleta... zaletasun ezberdinak ere izan zituen eta guztiak aipatu zituen elkarrizketan. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!