Alarma gorriaren eraginez ezohikoa izan da San Juan bezpera. Baserri eta etxeetan surik ez pizteko eskaera zabaldu dute eta plazan, ohi baino su txikiagoa piztu dute. Haren inguruan dantza eginez eta txokolatea dastatuz ospatu dute asteasuarrek urteko gaurik motzena.