Jende asko elkartu da gaur Asteasun, trikitixa egunaz gozatzeko asmoz. 11:30etan elkartu dira eta jai giroan murgilduta pasa dute eguna. Trikiti doinuek hartu dute herria egun osoan zehar eta, arratsaldean, kalejira erraldoia egin dute Kale Nagusian barrena. Izer eta Alabierren erromeriak eman dio amaiera egitarauari.