Gela txiki batean emakume handi bat,
koloreekin eta formekin jolasean.
Bere irribarrean kulunkatzen ari da
Ikastolako hainbat belaunaldiren haurtzaroa.
Uda usaina hartu du zure izenak, Ana Jesus
argiz jantzi zaigu zure oroitzapena.
Ikastolan betirako gordeko zaitugu,
etenik ez duen gure hariaren irulea.
Aita Larramendi Ikastolako langileek, familiek eta ikasleek, esker onez.
Andoainen, 2020ko ekainaren 23an
Hileta elizkizuna Tourseko San Martin elizan izango da, ostegun honetan arratsaldeko 18:30ean hasita.